Itxi

Ziklokrosa

Ruiz de Larrinagak hirugarrenez irabazi nahi du Espainiako Kopa

Erredakzioa

Asteburu honetan hasiko da Zamorako Villaralbo herrian eta azken proba abenduaren 12an jokatuko da Alcobendasen.

Javier Ruiz de Larrinagak "ilusionatuta eta motibatuta" egiten dio aurre asteburu honetan hasiko den ziklokroseko Espainiako Kopari. Amezagakoa izan da azken bi urteetako irabazlea eta aurten ere garaipena eskuratzea du helburu. "Sasoi onean" heltzen dela aitortu du.

Aurtengo kopak lau proba baino ez ditu izango. Zamorako Villaralbon hasiko da asteburu honetan eta azkenengoa Alcobendasen korrituko da, abenduaren 12an.
Ruiz de Larrinagaren aurkari nagusiak Isaac Suarez eta Egoitz Murgoitio izango dira.