Itxi

Areto Futbola

Portugal, Europako txapeldun

Erredakzioa

Leer en Castellano

Portugaleko selekzioak 3-2 irabazi dio finala Espainiari eta areto futboleko Eurokopako txapeldun izendatu da.

Portugal, Europako txapeldun. Argazkia: EFE

Portugal izendatu da areto futboleko 2018ko Europako txapeldun, finala Espainiari irabazita (3-2). Jose Venancio Lopez bilbotarrak zuzentzen duen Espainiako selekzioak ezin izan du titulua berriz irabazi.

Ricardinhok aurretik jarri du Portugal lehen minutuan, baina Espainiak emaitza irauli du Tolraren eta Linen golei esker. Hala ere, Bruno Coelhok azken unean sartutako golak luzapena eragin du. Luzapenean Espainiak garaipena lortzeko aukerak izan ditu, baina azken segundotan Bruno Coelhok gola sartu eta garaipena eman dio Portugali.

Fitxa teknikoa:

Portugal: Andre Sousa (p), Pedro Cary, Bruno Coelho, Ricardinho eta Matos --hasierako bostekoa--, Tunha, Nilson Miguel, Fábio Cecílio, Andre Coelho, Márcio Moreira, Pany Varela eta Tiago Brito.

Espaini: Paco Sedano (p), Ortiz, Pola, Miguelin eta Alex --hasierako bostekoa--, Rafa Usin, Joselito, Lin, Solano, Bebe, Adolfo eta Marc Tolra.

Golak: 1 - 0, min.1, Ricardinho. 1 - 1, min.19, Marc Tolra. 1 - 2, min.32, Lin. 2 - 2, min.39, Bruno Coelho. 3 - 2, min.50, Bruno Coelho.

Epaileak: Ondrej Cerny eta Sasa Tomic.