Kargatzen...
Itxi

PYEONGCHANG 2018

Jon Santacanak eta Miguel Galindok, zilarra Superkonbinatuan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Maros Hudik eta Miroslav Haraus bikote eslovakiarrak erdietsi du urrea 91 ehunengatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jon Santacana eta Miguel Galindo (gida) eskiatzaileek zilarrezkoko domina lortu zuten PyeongChangeko Joko Paralinpikoetako Superkonbinatu proban.

Lehen txandan 1:27.34ko denborarekin Santacanak eta Galindok hirugarren denborarik onena egin zuten, Maros Hudik eta Miroslav Haraus eta Jakub Krako y Branislav Brozman bikoteen atzetik.

Faboritoen artean Mac Marcoux eta Giacomo Bertagnolli italiarrak erori, eta lehiaketatik at geratu ziren.

Bigarren eta azken txandan 47.79ko denbora egin zuten Jon Santacanak eta Miguel Galindok zilarra lortuz. Maros Hudik eta Miroslav Haraus bikote eslovakiarrak erdietsi zuten urrea 91 ehunengatik bakarrik.

Albisteak (1)

Bideoak (1)