Itxi

Astelehen goizaldean

Hemen da Under Run Metro Bilbao lasterketa

eitb.eus

Leer en Castellano

7.824 metroko ibilbidea du. Moyuko geltokitik atera eta Indautxu, San Mames, Deustu, San Inazio, Gurutzeta/Crucesekoetatik pasatuko dira Ansiokora iritsi arte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zozketa bidez aukeratutako 200 korrikalarik Under Run Metro Bilbao 2018 lasterketan parte hartuko dute iganetik astelehenera arteko gauean. Ibilbidea metroak Moyuatik (Bilbo) Ansiora (Barakaldo) egiten duen ohikoa izango da.

Segurtasuna bermatzeko, atletak 20ko taldeetan aterako dira, 5 minutuko tarteetan, eta antolakuntzako kide batekin eta Bizkaiko kirol eta gizarte esparruetako pertsona ezagun batekin batera egingo dute ibilbidea.

Lasterketa 01:00etan hasiko da, Bilboko metroak bere jarduera amaitzen duenean.

Ibilbideak 7.824 metroko luzeera du, eta Bilboko itsasadarraren azpitik bi aldiz igaroko dira parte-hartzaileak. Irteera Moyuako geltokian izango da. Hortik hasi eta Indautxu, San Mames, Deustu, San Inazio, Gurutzeta/Cruceseko geltoekietatik pasatuko dira, Ansioko helmugara iritsi arte.

Bideoak (2)