6-2 eta 6-3
Masters Kopa: Djokovicek Roddick kanporatu du
Erredakzioa
Serbiarrak Roger Federer izango du aurkari finalerdietako neurketan.
Novak Djokovic serbiarrak AEBetako Andy Roddick gainditu (6-2 eta 6-3) eta Masters Kopako finalerdietarako txartela eskuratu zuen.
Hurrengo kanporaketan Roger Federer suitzarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak Djokovicek. Beste finalerdian, Nadal eta Murray izango dira aurrez aurre.