Itxi

Espainiako Irekia

Dunnek lidergoari eutsi dio Nacho Elvira eta Jon Rahm gertu dituela

Agentziak | Erredakzioa

Barrikako jokalariak 66 kolpeko txartela egin du hirugarren egunean, Nacho Elvirak eta Henric Sturehedek bezala.

Jon Rahm. Argazkia: Efe.

Paul Dunne irlandarrak Espainiako Irekiko lidergoan jarraitzen du, Nacho Elvira eta Jon Rahm bigarren eta hirugarren postuan gertu dituela. Elvira kantabriarrak puntu batera du liderra, eta Rahmek, berriz, bira.

Hirugarren jardunaldian, Dunnek lau kolpe egin ditu parearen azpitik, eta orotara 17 kolpe ditu parearen azpitik.

Igandeko jardunaldira begira, irlandarrak kolpe bateko aldea du Nacho Elvirarekin eta bikoa Jon Rahm bizkaitarrarekin eta Henric Sturehed suediarriarekin.

Rahm eta Sturehed hirugarren postuan dira.

 

Sailkapena, hirugarren jardunaldia jokatu ostean

.1. Paul Dunne (IRL)                         199 (66+65+68) (-17)

.2. Nacho Elvira (ESP)                       200 (68+66+66)

.3. Jon Rahm (ESP)                           201 (67+68+66)

.+. Henric Sturehed (SUE)                    201 (67+68+66)

.5. Brett Rumford (AUS)                      202 (68+66+68)

.6. Andy Sullivan (ING)                      203 (75+63+65)

.7. Aaron Rai (ING)                          204 (67+71+66)

.+. Jorge Campillo (ESP)                     204 (70+67+67)

.+. Marc Warren (SCO)                        204 (66+69+69)

10. Jacques Kruyswijk (RSA)                  205 (69+70+66)

Albisteak (4)