Itxi

Maiatzaren 11n eta 12an

Bizkaiko Aldundiak 50 sarrera bikoitz zozkatu ditu Bilboko errugbi finaletarako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hain zuzen ere, larunbatean lehiatuko den Champions Cuperako 25 sarrera bikoitz zozkatu ditu, eta beste 25 ostiralean jokatuko den Challenge Cuperako.

Errugbiko 2018ko europar finalak Bilbon. Argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak 100 sarrera zozkatu ditu astearte honetan maiatzaren hasieran (hilaren 11n eta 12an) Bilbon, San Mames futbol-zelaian, jokatuko diren errugbiko finaletara joateko.

Hain zuzen ere, 25 sarrera bikoitz zozkatu ditu maiatzaren 12an, larunbatarekin, lehiatuko den Champions Cup ikusteko, eta beste 25 sarrera bikoitz, maiatzaren 11n, ostiralarekin, jokatuko den Challenge Cuperako.

Saridunen zerrenda Bizkaiko Aldundiaren webgunean ikus daiteke, eta foru erakundea izango da guztiekin harremanetan jarriko dena.

Guztira Bizkaian bizi diren 16.588 pertsonak eman zuten izena zozketan parte hartzeko.

Albisteak (6)