ESKUBALOIKO ERREGINAREN KOPA
Bera Berak 8 goleko desabantaila gainditu eta finalerdietara sailkatu da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxean jokatzen ari den Rincon Fertilidad Malaga izango du aurkari hurrengo kanporaketan.
Super Amara Bera Berak aurrera egin du Malagan jokatzen ari den Eskubaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenetan, oso kontrara zeukan markagailua irauli ostean.
Azkenerako 30-27ko emaitzarekin irabazi badu ere, lehen zatian zortzi goleko kontrako aldea izan du une batean (7-15). Dena dela, atsedenaldira heldu orduko, tarte hori murriztea lortu dute donostiarrek (10-15).
Bigarren zatian, berriz, Bera Berako neskak gehiago izan dira (20-12), eta azkenerako finalerdietarako txartela eskuratu dute.
Aipatu finalerdietan etxean jokatzen ari den Rincon Fertilidad Malaga izango du arerio, Mecalia Atletico Guardesi irabazi baitio talde andaluziarrak (26-24).