Maiatzaren 11n
Cardiff Blues-Gloucester Rugby, San Mamesen jokatuko den Challenge Cupeko finala
Erredakzioa
Galeseko taldea eta Ingalaterrakoa ariko dira nor baino nor tituluaren bila maiatzaren 11n Bilbon jokatuko den finalean.
Cardiff Blues-Gloucester Rugby da Challenge Cup txapelketako finala. Bilboko San Mames estadioan jokatuko da final handia, maiatzaren 11n. Cardiffek 16-10 irabazi dio Pauri finalerdietan, larunbat honetan.
Bestalde, Gloucester Rugby taldeak ostiralean lortu zuen finalerako txartela, Newcastle Falnconsi 33-12 irabazita lehen finalerdian.