Tenisa
Nadalek Godo txapelketa irabazi du, hamaikagarrenez
Erredakzioa
Rafael Nadalek finala irabazi dio Stefano Tsitsipasi 6-1 eta 6-2ko emaitzarekin.
Rafael Nadalek Barcelona Open BancSabadell Godo Kondea txapelketa irabazi du, hamaikagarrenez bere kirol ibilbidean. Finalean, aise irabazi dio Stefano Tsitsipas greziarrari, bi setetan (6-1 eta 6-2).
Baleareetako tenislariak, hamaikagarrenez irabazi zuen Monte-Carlon ere iragan astean, eta igande honetan Nadalek lur gainean 46. seta jarraian irabazi eta bere 401. garaipena lortu du.