San Mamesen
Cardiff Blues Challenge Cupeko txapeldun, markagailua iraulita (31-30)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Galestarrak 14 puntuko kontrako aldearekin joan dira atsedenaldira (6-20), baina bigarren zati bikain baten ostean buelta eman diote partidari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Galeseko Cardiff Blues taldeak bereganatu du 2018ko Challenge Cup txapelketa (errugbi arloan Europan jokatzen den bigarren lehiaketa garrantzitsuena) Gloucester Rugby talde ingelesari 31-30 irabazi ostean, San Mames zelaian, 25.000 ikusle ingururen aurrean.
Cardiffek 14 puntuko kontrako aldea zeukan markagailuan (6-20) jokalariak atsedenaldira joan direnean, baina bigarren aldean erabat indarberrituta zelairatu dira, eta lehiako azken minutuan Gareth Anscombek gauzatu duen zigor-kolpe bati esker txapeldun izatea lortu dute.
Anscombe partidako 'gaizkile' izatetik (76. minutuan kale egin du Blaine Scullyk lortutako entseguaren ostikoa gauzatzeko ahaleginean), heroia izatera igaro da, ostiko erabakigarria zutoinen artean jarri baitu azken unean.
Gaurko finala eskuratu ostean, txapelketa horretan lortzen duten bigarren garaipena erdietsi dute galestarrek, 2010ean lortutakoaren atzetik.
Larunbat honetan, 17:45ean, Champions Cupeko finala jokatuko da San Mamesen, Irlandako Leinster eta Frantziako Racing 92 taldeen artean.
Fitxa teknikoa:
Hamabostekoak:
Gloucester 30: 15. Woodward; 14. Marshall, 13. Twelvetrees, 12. Atkinson, 11. Trinder; 10. Burns, 9. Braley; 1. Hohneck, 2. Hanson, 3. Afoa, 4. Slater, 5. Galarza, 6. Polledri, 7. Ludlow, 8. Ackermann.
Jokatu duten beste jokalariak: Motu Matu'u, Val Rapava Ruskin, Fraser Balmain, Jeremy Thrush, Ben Morgan, Ben Vellacott, Andy Symons eta Tom Hudson.
Cardiff Blues 31: 15. Anscombe; 14. Lane, 13. Lee-Lo, 12. Halaholo, 11. Scully; 10. Evans, 9. Tomos Williams; 1. Gill, 2. Dacey, 3. Filise, 4. Davies, 5. Turnbull, 6. Navidi, 7. Jenkins, 8. Nick Williams.
Jokatu duten beste jokalariak: Kirby Myhill, Brad Thyer, Scott Andrews, Damian Welch, Olly Robinson, Lloyd Williams, Garyn Smith eta Matthew Morgan.
Markagailua: 0-3, 4. min: Evansen zigor-kolpea. 7-3, 10. min: Trinderren entsegua, Twelvetreesek gauzatu du ostikoa. 7-6, 16. min, golpe de Evansen zigor-kolpea. 10-6, 27. min: Twelvetressen zigor-kolpea. 38. min, 17-6: Atkinsonen entsegua, Twelvetreesek gauzatu du ostikoa. 20-6, Twelvetressen zigor-kolpea. 20-13, 41. min: Tomos Williamsen entsegua, Evansek gauzatu du ostikoa. 20-16, 51. min: Evansen zigor-kolpea. 20-23, 55. min: Smithen entsegua, Evansek gauzatu du ostikoa. 27-23: Marshallen entsegua, Twelvetreesek gauzatu du ostikoa. 30-23, 63. min: Twelvetressen zigor-kolpea. 30-28, 76. min: Scullyren entsegua. 30-31: 79. min: Asncomberen zigor-kolpea.
Epaileak: Jerome Garces (Frantzia). Txartel horia atera dio Ruan Ackermann (Gloucester) aurrelariari 73 minutuan.