III. Bilboko Masters Tenisa
Iñigo Santos getxotarrak atariko faseko lehen partida irabazi du
Erredakzioa
Getxotarrak 7-5, 3-6 eta 7-6 irabazi dio David Souto Venezuelako tenislariari. Arkaitz Manzarbegitiak galdu egin du Taro Daniel japoniarraren aurka.
Iñigo Santos getxotarrak aurrera egin du Bilboko Tenis III. Tenis Masterseko atariko fasean. Santos antolakuntzak gonbidatuta sartu da txapelketa atariko fasean eta David Souto (453 ATP) Venezuelako jokalaria gainditu zuen 7-5, 3-6 eta 7-6ko emiatzarekin.
Beste euskal tenislari batek ere jokatu zuen bere atariko faseko partida. Arkaitz Manzarbegitia Orozkoko tenislariak 6-4 eta 6-4 galdu zuen Taro Daniel (978 ATP) japoniarraren aurka.