Tenisa
Stosur kanpoan utzi du Muguruzak, eta final-erdietarako sailkatu da
Agentzia | Erredakzioa
Eibarkoa nagusi izan da australiarraren aurrean, eta 6-0 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio. Rybarikova ala Tsurenko izango du aurkari.
Gabiñe Muguruzarentzat nahikoak izan dira 62 minutu Samantha Stosur Roland Garrosetik kanpo uzteko, eta final-zortzirenetara igarotzeko. Eibarkoa zikloia izan da australiarrarentzat, eta 6-0 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio.
Suzanne Lenglen Kopa irabazteko bidean, munduko 3.ak ia ez du denbora izan pista zentraleko giroaz gozatzeko.
Hurrengo aurkaria Magdalena Rybarikova eslovakiarra, 19.a, edo Lesia Tsurenko ukrainarra, 40.a, izango da.