Itxi

MotoGP

Jorge Lorenzok irabazi du Italiako Sari Nagusia

Erredakzioa

Leer en Castellano

Ducati taldeko pilotu espainiarrak lortu du garaipena Mugellon. Marc Marquez erori egin da, eta 15. postuan amaitu du lasterketa.

Jorge Lorenzo, Italiako Sari Naqgusian lortu duen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok (Ducati) irabazi du 2018ko Italiako Sari Nagusia. Pilotu espainiarrak erakustaldia eman du Mugelloko zirkuituan, eta aurkariak baino askoz hobea izan da. Andrea Dovizioso taldekidea izan da bigarren, eta Ducatik poztasun bikoitza jaso du horrela. Valentino Rossi (Yamaha) izan da hirugarren.

Marc Marquez (Honda) erori egin da, eta garaipena lortzeko aukera guztiak galdu ditu. Hala ere, jarraitu egin du, eta 15. postuan amaitu du lasterketa. Marquezen taldekidea den Dani Pedrosa ere erori da, eta honek ezin izan du lasterketa amaitu.