Atariko fasea
Bilboko Tenis Mastersa: Pedro Clar eta Milos Raonic, aurrera
A.B.
Erredakzioa
Mallorcako tenislariak 6-0 eta 7-6 irabazi dio Samuel Arauzori eta Raonicek 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin garaitu du Ivan Valls. Emaitzak.
Pdero Clar eta Milos Raonic tenislariek aurrera jarraitzen dute Bilbao Arenan jokatzen ari den Bilboko Tenis Masters txapelketan.
Pedro Clarrek (ATP 371) Samuel Arauzori irabazi zion 6-0 eta 7-6ko emaitzarekin. Astearteko bigarren partidan Milos Raonic (ATP 156) kanadiarrak 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin gainditu zuen Ivan Valls.
Milos Raonic izango da Iñigo Santos bizkaitarraren aurkaria asteazken honetan. Partida honetako irabazleak Ivan Navarroren aurka jokatu beharko du ostegunean. Ostegun honetan irabazten duenak azken fasea jokatzeko txartela lortuko du.