Pedro Clar, aurrera
Bilboko Tenis Mastersa: Iñigo Santos kanporatu egin du Milos Raonicek
A.B.
Erredakzioa
Milos Raonicek 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio getxotarrari. Pedro Clarrek 5-7 eta 3-6 irabazi dio Taro Danieli. Clarrek eta Raonicek atariko faseko azken kanporaketara sailkatzea lortu dute.
Iñigo Santos bizkaitarra Bilboko Tenis Masters txapelketatik kanpora geratu da Milos Raonicen aurka galdu ondoren.
Raonicek ez zion aukerarik eman tenislari getxotarrari eta 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi zion. Jardunaldiko beste partidan Mallorcako Pedro Clarrek 5-7 eta 3-6 irabazi zion Taro Daniel japoniarrari.
Horrenbestez, Pedro Clar eta Milos Raonic atariko faseko azken kanporaketara sailkatu dira. Azken kanporaketetatko partidak honakoak dira: Ivan Navarro-Milos Raonic eta Guillermo Olaso-Pedro Clar. Partida hauetako irabazleek jokatuko dute ostiralean hasiko den txapelketa honetako azken fasea.