Igandean 11:45ean
Bilboko Tenis Mastersa: Almagrok eta Robredok jokatu dute finala
Erredakzioa
Almagrok arazorik gabe gainditu du Kohlschreiber (6-2 eta 6-3) eta bigarren finalerdian Ferrer lesionatu da eta Robredok lortu du finalerako txartela.
Nicolas Almagrok eta Tommy Robredok jokatuko dute Bilboko Tenis Mastersaren finala (igandean, 11:45ean, zuzenean eitb.com-en).
Almagrok erraz gainditu du P. Kohlschreiber 6-2 eta 6-3ko markagailuarekin lehen finalerdian. Arratsaldeko bigarren neurketan Ferrer lesionatu da eta ezin izan du partida bukatu. Gauzak horrela, Tommy Robredok lortu du finalerako txartela.