Itxi

Bilbao Arenan

Bilboko Tenis Mastersa: Robredo, txapeldun

Erredakzioa

Tenislari katalanak Nicolas Almagro gainditu du finalean, 7-6 eta 6-3.

Tommy Robredok irabazi du Bilboko Tenis Mastersaren III. edizioa Bilbao Arenan jokatutako finalean Nicolas Almagro mendean hartuta, 7-6 eta 6-3. Ordu eta erdiko partidan maila handiko tenisaz gozatu izan dute zaleek.

Katalana nagusi izan da eta merezita eskuratu du titulua. Almagrorentzat bigarren finala izan da eta aurten ere garaipenaren atarian geratu da. Robredoren ''bidea'' ez da erraza izan. Txapelketako multzoburu guztiak kanporatu behar izan ditu. Final-laurdenetan Ivan Ljubicic, finalerdietan David Ferrer faborito nagusia eta finalean Almagro.

Murtziarrak, bestalde, Milos Raonic gainditu zuen final-laurdenetan eta finalerdietan Philippe Kohlschreiber alemaniarrari irabazi zion.

Sari banaketan antolakuntza, Bilboko alkatea eta zaleekin eskertuta agertu dira biak.


Albisteak (2)

Bideoak (1)