Kargatzen...
Itxi

Hiru hiritan

Sei atleta nabarmen atxilotu dituzte, kirol dopinaren aurkako operazio batean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Atxiloketak Madrilen, Valentzian eta Calatayuden (Zaragozan) egin dituzte, eta atxilotuen artean distantzia ertain eta luzeetako atletak daude, Espainiako txapeldunen bat barne.

Hainbat botika eta nork bere buruari odola emateko materiala konfiskatu dute. Argazkia: Efe.

Poliziak sei atleta profesional atxilotu ditu, Espainiako txapeldunak tartean, kirol dopinaren kontrako operazio batean. Operazio horretan, hazkunde-hormonak, testosterona, bitamina injektagarriak eta nork berak bere buruari odola emateko materiala konfiskatu dute.

Atxilotuak honako hauek dira: Gizaw Bekele etiopiarra (duela bi aste Madrilgo Liberty lasterketaren irabazlea; Holanda eta Tunisiako ustezko atletismo selekzionatzailea, Rachid Najid; Said Atadi espainiar herritartasuna duen marokoarra eta Espainiako txapeldun izandakoa; Malika Asahssah, Najiden emaztea eta egun dopinagatik lau urteko zigorra betetzen ari dena; Fatima Ayachi, atletismoan etorkizun oparoa zuena; eta Abebe Mulugeta, dopinerako substantziekin korreo lanak egioten zituena.

Errelebo izeneko operazioa Espainiako Poliziako Delitugintzako Brigada Zentraleko agenteek egin dute.

Albisteak (3)