Kargatzen...
Itxi

Tenisa

Lara Arruabarrena, Wimbledonetik at

Erredakzioa

Leer en Castellano

Tolosako tenislariak galdu egin du Su-Wei Hsiehren aurka 6-3 eta 6-3ko emaitzarekin, Gran Slam britainiarreko bigarren taxnadan.

Lara Arruabarrena, Hsiehen aurka Wimbledonen jokatu duen partidan. Argazkia: EFE

Lara Arruabarrena Wimbledonetik at geratu da, bigarren txandan Su-Wei Hsieh tenislariaren aurka porrota jaso ostean. Tolosako tenislariaren aurkariak maila ona eman du, eta ez dio aukerarik eman Larari.

Arruabarrenak bi setetan galdu du, 6-3 eta 6-3ko emaitzarekin Taiwaneko tenislariaren kontra. Hsiehek, Simona Halep izango du aurkari hirugarren txandan. Aurten, iaz baino txanda bat gehiago gainditu du Lara Arruabarrenak, 2017an lehen txandan kanporatu baitzuten.

 

Albisteak (2)