Salgai, udaberrian
Tokio 2020 jokoetarako sarrerarik garestienak 2.292 euro balio ditu
Agentziak | Erredakzioa
Antolatzaileek aditzera eman dutenez, salgai jarriko diren sarreren erdiek 61 euro baino gutxiago balioko dute.
Tokio 2020 Olinpiar Jokoetako antolatzaileek lehiaketa guztietako sarreren prezioak aditzera eman dituzte. Garestienak 2.292 euro balioko ditu.
Prezio hori 2020ko uztailak 24ko inaugurazio ekitaldia eserlekurik onenetik jarraitu nahi duenak ordaindu beharko du. Merkeena, berriz, 92 euroan salduko da.
Olinpiar eta paralinpiar jokoetako antolatzaileek esandakoaren arabera, sarrerak datorren urteko udaberrian jarriko dira salgai https://id.tokyo2020.jp/ atarian, eta erosketa egiteko aurretik erregistratu egin beharko dute.
Sarreren erdiek 61 euro baino gutxiago balioko dutela azpimarratu dute antolatzaileek. Lehiaketa gehienetan oraindik zehaztu gabeko sarrera kopurua salduko dira, 30 euroko prezioan, gutxi gorabehera.
Futbola eta atletismoa
Futbolean, adibidez, sarrera merkeenak 19 euroko prezioan salduko dira.
Atletismoan, berriz, garestienak 993 euro balio ditu, eta igeriketan eta saskibaloian 764 euroan.