Itxi

Kiroljokoa

Irabaztea ezinbestekoa

Erredakzioa

Reala eta Athleticek garaipenarekin hitzordua dute bere liga partidetan. Binakako Txapelketan Irujo bueltatzea espero da.

Reala eta Athleticek larunbatean hiru puntuak bilatuko dituzte, baina larritasuna eta arrakasta izateko aukerak ezberdinak dira bata eta bestearentzat. Martín Lasarteren gizonek Getaferen aurka bere azken bolada txarrari amaiera eman behar diote, izan ere, azken lau partiduetan porrot egin dute. Hala ere, Kiroljokoako apustularien iragarpenak ez daude bere alde. %55ak talde madrildarraren aldeko apustua egiten du eta %20ak bakarrik uste du Realak irabaziko duela.

Athletic Racing irabazten saiatuko da San Mamesen duen sendotasuna berreskuratzeko, orain dela bi aste Deporren aurka izandako porrotaren ostean. Kasu honetan, Kiroljokoako apustulariek argiago ikusten dute zurigorriek bere helburua lortzea: %55ak garaipenaren alde egiten du eta %20ak porrota aurreikusten du.

Irujoren berragerpena

Binakako Txapelketan, hirugarren jardunaldia Juan Martinez de Irujok bere partidua jokatuko duen ala berriro atseden hartuko duen zalantzarekin aurkezten da. Kiroljokoako apustuek Iberokoa Merinorekin parte hartuko duela aurreikusten dute, eta ez dira faborito bezala agertzen: %60 Olaizola II-Begino bikotearen garaipenaren aldekoak dira. Beste partidu interesgarria Titin-Pascual eta Bengoetxea-Patxi Ruiz aurrez aurre jarriko dituena da. Bikote biek ez dute oraindik punturik lortu eta Kiroljokoako apustularien gehiengoak (%65ak) uste du azken bikotea izango dela bere markagailua estreinatuko duena.