Itxi

AEB-KO IREKIA

Novak Djokovic, txapeldun

Agentziak | Erredakzioa

31 urteko serbiarrak 14 Grand Slam irabazi ditu jada (Australiako Ireki 6, Roland Garros 1, Wimbledon 4 eta AEBko Ireki 3).

Novak Djokovic. EFE

Novak Djokovicek (seigarren zerrendaburua) erdietsi du garaipena 2018ko Ameriketako Estatu Batuetako Irekian, Juan Martin del Potro argentinarra hiru setetan irabazita: 6-3, 7-6 (4) eta 6-3.

31 urteko serbiarrak 14 Grand Slam irabazi ditu jada: sei Australiako Ireki, Roland Garros bat, lau Wimbledon eta hiru AEBko Ireki.

Djokovicek eta Del Potrok 19 partida jokatu dituzte elkarrekin, eta horietako 15 irabazi ditu serbiarrak.

Bideoak (2)