Itxi

Finala igandean da

7 lagun zauritu dira SuperBowleko estadioaren sabaia behera etorrita

Erredakzioa

Dallaseko elur denboralearen ondorioz izotza pilatu da estadioaren sabaian, agintariek jakitera eman dutenaren arabera.

Gutxienez zazpi lagun zauritu dira, bat oso larri dago, igandean SuperBowleko finala jokatu den estadioaren sabaia behera etorrita.

Elur denboralearen ondorioz izotza pilatu da sabaian, agintariek jakitera eman dutenaren arabera. Superbowleko finalean Packers Green Bay eta Steelers Pittsburgh taldeek neurtuko dituzte indarrak.




Albisteak (1)