Itxi

Tenisa

Garbiñe Muguruzak behera egin du WTAko sailkapenean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Venezuela jaiotako tenislaria 17. posturaino jaitsi da WTAko sailkapenean, Luxenburgoko Txapelketan bigarren kanporaketan kanporatuta geratu ondoren.

Garbiñe Muguruza Wimbledon 2018an galdu ostean

Garbiñe Muguruza tenislariak WTA Women's Tennis Association elkartearen sailkapenean lehen postuetatik aldentzen jarraitzen du, eta 17. postuan dago jada, hiru posizio galduta.

Caracasen jaiotako tenislariak ez zuen bere maila erakutsi Luxenburgoko Txapelketan, eta bigarren kanporaketan kaleratu zuten.

Lara Arruabarrena tolosarra, aldiz, munduko sailkapeneko 84. postuan dago oraindik.

WTAko sailkapena

1. Simona Halep (ERRUM): 6.921 puntu

2. Angelique Kerber (ALE): 5.375

3. Caroline Wozniacki (DAN): 5.086

4. Naomi Osaka (JAP): 4.740

5. Petra Kvitova (TXE): 4.255

6. Sloane Stephens (AEB): 3.943

7. Elina Svitolina (UKR): 3.850

8. Karolina Pliskova (TXE): 3.840

9. Kiki Bertens (HER): 3.710

10. Daria Kasatkina (ERRU): 3.315

.../...

17. Garbiñe Muguruza (EUS): 2.725

84. Lara Arruabarrena (EUS): 731

 

Albisteak (2)