Itxi

Aizkolaritza

Aitzol Atutxa, Euskal Herriko txapeldun bosgarrenez jarraian

eitb.eus

Leer en Castellano

Dimako aizkolaria nagusitu da Iruñean eta bosgarren urtez jarraian izan da txapeldun.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitzol Atutxa da Euskal Herriko Aizkora txapelduna. Dimako aizkolaria onena izan da Labriten egin den txapelketan eta txapela jantzi du bosgarren urtez jarraian. Aizkolariek ikuskizun aparta eskaini dute.

Atutxa II.ak 19 segundo atera dizkio bigarren izan den Iker Vicente nafarrari. Biek ala biek lehia estua izan dute, zaleen gozamenerako. Buruz Buruko horretan Aitzol Atutxa nagusitu da, azken txanpan erakustaldia emanda.

Mikel Larrañaga ere batu zaie Atutxari eta Vicenteri, batez ere, lehen enborretan, eta emozio handiagoa eman dio finalari. Larrañaga, ordea, bete egin da, eta ezin izan du beste bi aurkariekin txapela lortzeko lehian sartu. Hala ere, Mikel Larrañaga hirugarren izan da, irabazlearekiko 1'19"ra.

 

 

Bideoak (1)