Itxi

ATPko sailkapena

Novak Djokovicek munduko lehenengo postua berreskuratu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Serbiako tenislaria lehenengo postuan kokatu da laugarren aldiz ATPko munduko sailkapenean, Paris-Bercyn Karen Kachanoven aurka galdu arren.

Djokovic París-Bercyko finalean. Argazkia: EFE

Novak Djokovicek ATPko sailkapeneko lehenengo postua lortu du laugarren aldiz, orain dela bi urte postu hori galdu eta gero. Bestalde, Rafael Nadalek ezin izan du Parisko masterra jokatu, minduta baitago, eta, ondorioz, galdu egin du lehenengo postua.

Djokovicek berriro lortu du ATPko lehenengo postua, Paris-Bercyko finala Karen Kachanoven aurka galdu arren. Txapelketa hau irabazi ondoren, Errusiako tenislaria zerrenda horretako 11. postuan kokatu da.

Sailkapen horretako lehen postuetan, Novak Djokovic, Rafael Nadal, Roger Federer, Juan Martín Del Potro eta Alexander Zverev daude.

ATPko sailkapena:

Postuak Tenislariak Puntuak 1. (2) Novak Djokovic (SRB) 8. 045 2. (1) Rafael Nadal (ESP) 7. 480 3. (3) Roger Federer (SUI) 6. 020 4. (4) Juan Martín del Potro (ARG) 5. 300 5. (5) Alexander Zverev (ALE) 5. 085 6. (6) Kevin Anderson (RSA) 4. 310 7. (7) Marin Cilic (CRO) 4. 050 8. (8) Dominic Thiem (AUS) 3. 895 9. (11) Kei Nishikori (JAP) 3. 390 10. (9) John Isner (USA) 3. 155

Bideoak (1)