Igande honetan
Informazio baliagarria Behobia-Donostia lasterketari begira
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Aurki emango diogu hasiera atletismoko jai handi honi, hortaz, euskal telebistatik ezinbesteko informazio teknikoa bildu nahi izan dugu zuek eskura izan dezazuen.
Hasi da jada urteko kirol hitzordurik arrakastatsuenetarikoa, hemen baita Behobia-Donostiako 54. edizioa. Festa lehertzear da igande honetan, 30.775 parte-hartzaile Behobiatik atera eta Donostiara bidean 20 kilometrotan barrena murgiltzen direnean.
Ibilbidea
2014 urtean ibilbideak aldaketa garrantzitsua izan zuen eta ordutik jendea konforme dagoenez, mantendu egin da aldaketa. Oro har, Behobia-Donostia ibilbide nahiko gogorreko proba dela esan genezake, bi gain garrantzitsu baititu: Gaintxurizketa (7.km) eta Mirakruz Gaina (16.km). Baditu ere beste igoera txiki baina ugariak, beraz, indarrak ondo neurtzea oso beharrezkoa da azken zatira ondo iritsi ahal izateko 192 metrooa baita desnibela.
Hona hemen lasterketaren profila, parte hartzaileek igaro beharreko igoera eta jaitsierekin:
Hona hemen Behobia-Donostiako ibilbide birtuala:
Irteera taldeak
Ohikoa den bezala, denboren araberako irteera taldeak zehaztuko dira Behobian. Aurten, gainera, taldeka berregin dira eta gorri bat kendu eta zuri bat jarri dute.
Beheko irudian ikus dezakegunez, dortsal zenbakiaren arabera izango du bakoitzak ordutegi eta kokapena. Posible da ere, atzeragoko talde batean ateratzea, baina inola ere ez, aurreko batean, izan ere, dagokion denbora baino lehenago irteteak deskalifikazioa ekar dezake.
Erbiak, korrikalarien bidelagun:
Guztira, 29 korrikalari izango dira erbi lanetan aurten. Lehena 1'15''ean arituko da, eta, hain zuzen ere, Iñaki Añorga izango da; azken erbia, aldiz, Idoia Esnaola izango da 2 orduko mugan.
Gogora ezazue, proba egin ahal izateko denbora-muga 2 ordu eta 35 minutukoa izango dela.
Materiala uzteko kontsignak:
2018ko edizio honetan, aurrekoetan bezala, 4 kontsigna puntu ahalbidetuko dituizte Fortuna taldekoek korrikalarientzat:
- Lasterketaren Azoka (azaroak 9 eta 10)
- Zuhaizti Kiroldegia, Gipuzkoa Plaza (Azaroak 11, 07:30etan hasita)
- Irteera (Azaroak 11, 08_30etan hasita, dortsalean jartzen duen ordu muga arte)
- Jasotze puntuak: Gipuzkoa Plaza eta Zuhaizti Kiroldegia
Eguraldi iragarpena:
Joeraren arabera, hego haize zakarra izango da igandean, Euskalmeten hitzetan. Goizean zehar, bizi ibiliko da, eta agian traba egingo die lasterkariei.
Hego haizeari esker, tenperaturak epelak izango dira, urte sasoi honetarako. Hala, Gipuzkoako kostaldean, 19 ºC-ra igoko dira termometroak, eta 14-15 ºC artean kokatuko dira minimoak.
Laino ugari egongo dira zeruan, baina ateri eutsiko dio aroak.
Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu:
Irun Ficobara joan nahi duten korrikalariek Amaratik zein Lasarte-Oriatik eta Zumaiatik ohiko zerbitzura tren gehigarriak izango dituzte goizean goiz. Tren horietako batzuk erdi-zuzenak izango dira. Era berean, lasterketan zehar eta 14:30era arte, Topoaren zerbitzua indartu egingo da, bidaiari asko aurreikusten baitira.
Bezperan, azaroaren 10ean, tren gehiago egongo dira Ficoban egingo duten 'Lasterketaren Azoka'ra joateko. 10:00etatik 18:00etara, Hendaia eta Amara artean (noranzko bietan) 15 minutuz behin ibiliko dira trenak.