Itxi

54. edizioa

Aroa Merino eta Jaume Leiva, Behobia - Donostia lasterketako irabazleak

Erredakzioa

Leer en Castellano

Merinok irabazi du 54. edizioa emakumezkoen mailan, lasterketako marka berria ezarrita (1:09:43). Gizonezkoen mailan, Iraitz Arrospide bigarren izan da, eta Ivan Fernandez, hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aroa Merino kanariarra eta Jaume Leiva kataluniarra izan dira Behobia - Donostia lasterketaren 54. edizioko irabazleak. Gainera, Merinok, lasterketako marka berria ezarri du emakumezkoen mailan, ordu bete, 9 minutu, eta 43 segundotan.

Emakumezkoen mailako lasterketan, Merinoren nagusitasuna nabarmena izan da. Kanariarrak lasterketako marka historikoa hautsi eta berria ezartzea lortu du. Bosgarren kilometroan jarri da lasterketaren buruan eta aurkariek ezin izan dute haren erritmoa jarraitu. Diana Martin izan da bigarren eta Alicia Perez, hirugarren.

Gizonezkoen mailan, Jaume Leivak garaipena bideratuta utzi du 11 kilometroan. Orduan jarri da buruan eta Gaintzurriketako gaina baliatu du aurkariak atzean uzten joateko. Iraitz Arrospide saiatu da Leivaren erritmoa jarraitzen, baina kataluniarra oso indartsu ibili da, eta gipuzkoarrak ezin izan du. Jaume Leiva lasterketako marka haustetik gertu egon da, baina zaleak agurtzen hasi da azken metroetan, eta 3 segundogatik ez du errekorra haustea lortu. Iraitz Arrospide izan da bigarren eta Ivan Fernandez gasteiztarra, hirugarren.

Bideoak (4)