Itxi

Surfa

Rollet izan da irabazlea Galeako Lurmuturrean eta Aranburu bigarren

Erredakzioa

Leer en Castellano

Pierre Rolletek irabazi du olatu handien Galea Lurmuturreko XIII. Challengea. Aritz Aranburu bigarren izan da, eta Iker Muñozek bosgarren postuan amaitu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pierre Rolletek irabazi du olatu handien Galea Lurmuturreko XIII. Challengea. Astelehen honetan (abenduak 10) Getxon (Bizkaia) egin den proban, bigarren izan da Aritz Aranburu zarauztarra. Alex Botlehok hirugarren amaitu du, podiuma osatuz.

Iaz irabazle izan zen Nic Lamb estatubatuarra laugarren izan da aurten, eta Iker Muñoz euskal surflariak amaitu du bosgarren postuan. Seigarren, Haynes-Love australiarra izan da.

 

Bideoak (2)

Galeriak (1)