Tenisa
Arruabarrena, Australiako Irekitik kanpora, eta Muguruza, aurrera
Erredakzioa
Lara Arruabarrenak galdu egin du Alize Corneten aurka jokatu duen lehen txandako partida. Garbiñe Muguruzak irabazi egin dio Saisai Zhengi.
Lara Arruabarrena kanporatuta geratu da Australiako Irekitik, lehen txandan Alize Corneten aurka galduta (6-2 eta 6-2). Gipuzkoarrak gaizki ekin dio neurketari eta garesti ordaindu du. Bigarren setean joko hobea egin du, baina azken lau jokoak galdu egin ditu.
Bestalde, Garbiñe Muguruzak aurrera egin du Saisai Zhengen aurka garaipena lortuta (6-2 eta 6-3). Muguruzak partida ona jokatu du, sendo ibili da sakearekin, 23 tanto garaile egin ditu, eta behartu gabeko 18 huts soilik egin ditu.