Astelehen honetan Arriagan
Estatuko Kirolaren Gala, Bilbon
Erredakzioa
Futbola izango da saridun nagusia, baina beste kiroletarako lekua ere egongo da eta Edurne Pasaban mendizaleak berea jasoko du.
Espainiako Kirolaren Gala ospatuko da astelehen honetan Bilboko Arriaga Antzokian. Futbola izango da sari gehien jasoko dituena: Munduko txapelduna den Espainiako selekzioa, Atletico Madril Europa League eta Europako Superkopakoa eta baita futbol aretoa ere (Espainiak Europako txapelketa irabazi zuen). Gainera, Angel Maria Villar Federazioko presidenteak eta Vicente del Bosquek ere saria jasoko dute.
Baina beste kiroletarako lekua ere egongo da: hockeya, igeriketa, eta mendia (Edurne Pasaban ere sarituko dute).
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Mari Carmen Izquierdo Espainiako Kirol Prentsaren Elkarteko presidentea anfitrioiak izango dira. Jaime Lissavetzky, Jose Luis Bilbao, Albert Soler eta Alejandro Blanco ere bertan izango dira.