EHF Kopa
Bera Berak bidea zaildu du azken sailkatuaren etxean galduta (31-26)
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrek ondo hasi dute partida baina minutuek aurrera egin ahala indarra galtzen joan dira. Garaipena danimarkarrek lortu dute.
Super Amara Bera Berak EHF Kopan aurrera egiteko aukerak zaildu ditu Nykobin Handball azken sailkatuaren etxean 31 eta 26 galdu ostean. Lehen zatian egindako lan ona bigarrenan alferrik galdu dute.
Aurkaria, sailkapeneko azken postuan egon arren, ez zen batere erraza: 2017an Danimarkako liga indartsua irabazi zuen eta urte berean RHF Kopako txapeldunordea izan zen. Zaleek ere presio handia egiten dute euren taldearen alde.
Lehen zatian danimarkarrak ondo aritu dira, eta Bera Berak arazoak izan ditu Housheer jokalaria geldiarazteko.
Hala ere, Bidebietakoak bi goleko merezitako errentarekin iritsi dira atsedenaldira.
Bera Berak okerrera egin du bigarren zatian, eta Housheerek eta Wallenek min handia egin diote kontraerasoan. Ondorioz, etxeko taldeak emaitza irauli du eta aurretik jarri da markagailuan.
Gipuzkoarrek, berriz, ez dute erasoan asmatu eta Nykobin Handballeko jokalariek nahikoa izan dute errentari eustearekin partida irabazteko.
Fitxa teknikoa
31.- Nykobing Handball: Haupe, Houstheer (10), Ikahata, Kristiansen (1), Lagerquist (3), Lina Nielsen (5, 2 de pen.), Matilda Nielsen, (1) Olsen (1), Pedersen (1), Sunami (1), Wallén (6), Westberg (2)
26.- Super Amara Bera Bera: Arruda, Castellanos, Etxeberria (2) ,Arrojeria (6), Karsten (7, 1 de pen.), Camejo, Menéndez (3), Arderius (2, 1 de pen.), Gil (3), Teres (1), Cardoso (2), Berasategi, Sans, Azurmendi, Ezkurdia, Zugarrondo.
Markagailua, laurdeneka: 2-1; 5-4; 7-6; 9-8; 11-13; -13-15- atsedenaldia- 15-17; 19-18; 19-19; 25-23; 28-24; 31-26.