Itxi

Australiako Irekia

Nadal Melbourneko finalera iritsi da, Tsitsipas erraz menderatuta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Manacorrekoak aise irabazi dio Stefano Tsitsipasi, set bakar bat ere galdu gabe, eta Novak Djokovicen aurka jokatuko du finala igandean, 09:30ean, Melbourneko Rod Laver Arenan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Rafael Nadal Melbourneko finalean izango da, Stefano Tsitsipas aise garaitu ondoren: 6-2, 6-4 eta 6-0. 2009an lortu zuen garaipena bertan, eta 2012an, 2014an eta 2017an finalista izan zen. Nadalek Novak Djokovicen aurka jokatuko du finala igandean, 09:30ean, Melbourneko Rod Laver Arenan.

Partidan sekulako beroa jasan dute tenislariek, izan ere, 39 gradu izan dira partidako lehenengo zatian. Manacorrekoa zen faborito, torneoan ez baitu set bakar bat ere galdu, eta hala eutsi dio finalaurrekoan ere.

Novak Djokovic serbiarraren aurka jokatuko du finala Nadalek igandean, 09:30ean, Melbourneko Rod Laver Arenan.

Bideoak (5)