Itxi

Australiako Irekia

Djokovic izango da Nadalen aurkaria finalean, Pouille frantziarra jipoitu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bi tenislariak sasoi onean iritsiko dira final handira. 2012an txapelketa handi batean jokatutako finalik luzeena jokatu zuten, Australian bertan: bost ordu eta 53 minutuko partida.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Novak Djokovic tenislari serbiarra (eta munduko sailkapeneko lehena) sailkatu da Australiako Irekiko finala jokatzeko, Lucas Pouille frantziarra 6-0, 6-2 eta 6-2 mendean hartuta. Munduko bigarren tenislaria izango du aurkari finalean: Rafael Nadal.

Belgradeko tenislariak zazpigarrenez jokatuko du Australiako txapelketako finala, orain arte Roger Federer munduko hirugarrenak bakarrik lortutako marka.

Melbournen orain arte jokatu dituen sei finalak irabazi ditu Djokovicek, eta aurtengora ere sasoi onean iritsi da, final-laurdenetako eta finalerdietako kanporaketetako aurkariak aise menderatuta.

Nadal ere sasoian dago, aurretik jokatutako sei partidetan ez baitu set bakarra ere galdu. Gainera, serbiarrak baino egun bat gehiago izango du atseden hartzeko finala jokatu aurretik.

Historiako finalik luzeeneko protagonistak

2019ko finalak txapelketa handi bateko finalik luzeena jokatu duten bi tenislariak izango ditu protagonista. 2012an, Nadalek eta Djokovicek 5 ordu eta 53 minutu iraun zuen finala jokatu zuten Melbournen bertan. Djokovic gailendu zen orduan, 5-7, 6-4, 6-2, 6-7(5) eta 7-5.

Albisteak (3)

Bideoak (1)