Itxi

Finala

Naomi Osaka, Australiako Irekiko txapeldun

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Garaipen honi esker, munduko lehen tenislaria izango da astelehenetik aurrera. Bere bigarren txapelketa handia irabazi du, iaz AEBetako Irekia irabazi ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Naomi Osaka japoniarrak Petra Kvitova txekiarra mendean hartu du 7-6 (2), 5-7 eta 6-4 Australiako Irekiko final handian. Osakak lehen aldiz irabazi du txapelketa eta astelehenean lehenengo postuan izango da munduko tenislari onenen sailkapenean.

20 urteko japoniarra jokalari gazteena da Openen garaian Grand Slameko bi txapelketa irabazten, eta biak jarraian, iaz AEBetako Irekia irabazi ostean.

Kvitova Wimbledoneko bi txapelketa irabazi dituen tenislariak partidako lau pilota gainditu ditu, neurketa galdu aurretik.



Albisteak (3)

Bideoak (1)