Itxi

Tenisa

Djokovicek irabazi du Australiako Irekia, finalean Nadal gaindituta

A.B.

Leer en Castellano

Novak Djokovicek hiru setetan irabazi dio finala Rafael Nadali, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin. Serbiarra da Grand Slam australiarra zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Novak Djokovicek irabazi du 2019ko Australiako Irekia, finalean Rafael Nadal gaindituta, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzekin. Serbiarrak bere ibilbideko 15. Grand Slama irabazi du, eta Australiako Irekia zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra da, Roger Federer (6) eta Roy Emerson (6) gainditu baititu.

Djokovic jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino. Nadalek ez du bere maila eman. Mallorcako tenislaria gaizki kantxaratu da. Ez da ohikoa Nadal horrela ikustea, baina kontzentrazioa falta izan zaio. Horretaz baliatu da Djokovic 3-0 aurretik jartzeko, eta lehen seta 6-3ko emaitzarekin irabazi du.

Bigarren setean, partidaren gidoia ez da aldatu. Djokovic nagusi izan da, eta Rafael Nadal ezinean ibili da. Oso kolpe errazak huts egin ditu espainiarrak. Ondorioz, 6-2ko emaitzarekin irabazi du Djokovicek bigarren seta.

Nadalek hobeto ekin dio hirugarren setari, baina ez du sakearekin asmatu, txapelketa osoan zehar sakeetan oso maila ona eman duen arren. Djokovicek bere maila onean jarraitu du, eta 6-3ko emaitzarekin nagusitu da hirugarren setean. Horrela, Australiako Grand Slama irabazi du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)