Craiovaren aurka (26-23)
Bera Berak porrota jasota esan dio agur EHF Kopari
eitb.eus
Multzoen fasea gainditzeko aukerarik gabe ekin dio neurketari talde gipuzkoarrak, eta 26-23ko emaitzarekin galdu du Craiovaren aurka.
Super Amara Bera Berak Craiovaren aurka (26-23) porrota jasota esan dio agur EHF Kopari. Talde gipuzkoarrak multzoen fasea gainditzeko aukerarik gabe ekin dio lehiari, eta galdu egin duen arren, maila ona eskaini du.
Bera Berak ondo ekin dio partidari, baina minutuak pasa ahala etxeko taldea nagusitzen hasi da. Craiovak bost goleko abantaila eskuratu du (9-4), baina Donostiako taldeak ez du etsi, lanean jarraitu du, eta atsedenaldira iritsi orduko desabantaila bi golera murriztea lortu du (13-11).
Bigarren zatiak lehenengoaren antzeko gidoia izan du. Craiova nagusi izan da lehen txanpan, eta zazpi goleko errenta eskuratu du (19-12). Super Amara Bera Berari maldan gora jarri zaio norgehiagoka. Bederatzi goleko desabantaila ere izan du talde gipuzkoarrak (24-16). Hala ere, Bera Berak lanean jarraitu eta emaitza txukuntzea lortu du, hiru goleko desabantailagatik bakarrik galduta (26-23).
Fitxa teknikoa:
SCM Craiova 26 (13+13): Dzhukeva (1), Selaru (2), Trifunovic (1), Tatar (3), Vizitiu (7), Gjeorgjievska (2), Nikolic (1) –hasierako taldea- Ianasi (5), Fachinello, Seric (1), Colac, Ion, Tanasie (3), Costa eta Curment (o.a.).
SUPER AMARA Bera Bera 23 (11+12): Castellanos, Etxeberria, Menendez, Teres, Arrojeria (1), Arderius (3) eta Gil (3) –hasierako taldea- Karsten (1), Cardoso (10), Sans (1), Azurmendi, Ezkurdia (4), Berasategi eta Arruda (o.a.)
Epaileak: Sasa Pandzic eta Boris Satordzija (Bosnia Herzegovina)
Delegatua: Kyriakos Kaplanis (Txipre).
Kanporatu dituzten jokalariak: Gjeorgjievska, Ianasi (2), Seric eta Costa SCM Craiovaren aldetik, eta Etxeberria, Arrojeria eta Teres Super Amara Bera Bera taldearen aldetik.
Partzialak: 1-2, 5-3, 8-4, 9-6, 11-9, 13-11 -atsedenaldia- 17-11, 21-13, 24-15, 24-19, 25-21 eta 26-23.