Itxi

Eskubaloia, Erreginaren Kopa

Bera Bera-Rocasa eta Zuazo-Elche Mustang, euskal taldeen partidak final-laurdenetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Donostiarrak eta kanariarrak faborito nagusiak dira tituua irabazteko, baina, azkenean, final-laurdenetan neurtuko dituzte indarrak. Erreginaren Kopa apirilaren 26tik 28ra jokatuko da, Barakaldon.

Bera Beraren partida baten irudia. Irudia: ETB.

SuperAmara Bera Bera eta Rocasa, titulua irabazteko bi faborito nagusiak, final-laurdenetan neurtuko dituzte indarrak Erreginaren Koparen aurtengo edizioan, ostiral honetan egindako zozketaren arabera. Kopako azken fasea Barakaldon jokatuko dute apirilaren 26an, 27an eta 28an.

Bi faborito nagusien kanporaketako irabazleak Liberbank Gijonek eta Rincon Fertilidad Malagak jokatuko dute final-laurdenetako partidaren irabazlearen aurka jokatuko du finalerdietan.

Beste bi kanporaketei dagokienez, Zubileta Evolucion Zuazo taldearen aurkaria Elche Mustang izango da. Irabazleak, KH-7 Granollersen era Aula Alimentos Valladoliden arteko neurketaren irabazlearekin neurtuko ditu indarrak.

Final-laurdenak (ostirala, apirilak 26)

1. Zubileta Evolution Zuazo - Elche Mustang

2. KH-7 Granollers - Aula Alimentos de Valladolid

3. SuperAmara Bera Bera - Rocasa Gran Canaria

4. Liberbank Gijon - Rincón Fertilidad Malaga

Finalerdiak (larunbata, apirilak 27)

1. Finalerdia: 1 eta 2 final-laurdenetako irabazleak.

2. Finalerdia: 3 eta 4 final-laurdenetako irabazleak.

Final: (Igandea, apirilak 28)

Albisteak (1)

Bideoak (1)