Itxi

ERREGE KOPA

Bidasoa ez da finalerdietan izango (33-36)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jacobo Cuetarak entrenatzen duen taldeak galdu egin du Liberbank Cuenca taldearekin Alacanten jokatzen ari den Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketa.

Bidasoako jokalariak hutsarte batean. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Bidasoa-Irunek ezin izan du Liberbank Cuenca gainditu Alacanteko Errege Kopako final-laurdenetan, hiru goleko aldearengatik galdu baitu (33-36).

Norgehiagoka oso parekatua joan da, hainbat berdinketa izan baitira markagailuan, batez ere lehen 30 minutuetan zehar, eta inork ez du lortu gol bat baino gehiagoko errentarik atsedenaldira heldu orduko (18-17). Ondorioz, guztia geratu da bigarren zatian erabakitzeko.

Bigarren zati hori lehenengoaren ildo beretik joango zela bazirudien ere, Leo Maciel Cuencako taldeko atezain argentinarraren geldituek Lidio Jimenezen alde erabaki dute kanporaketa.

Jacobo Cuetararen taldearen aldetik, Kauldi Odriozola izan da distira bereziz nabarmendu den jokalaria (12 gol sartu ditu). Zumaiarra eraginkor aritu da hegaletik, eta, horrez gain, zenbait barneraldi egitera ere ausartu da.

Mantxako taldean, berriz, ASOBAL Ligako golegile nagusiena den Leonardo Dutra brasildarrak 8 gol sartu ditu.

Fitxa teknikoa:

33 - Bidasoa-Irun: Luan, Odriozola (12, penaltiz 2), Rodrigo Salinas (4), Barthe (2), Tesoriere (-), Seri (4) eta Zabala (3) -hasierako taldea- Ledo, Cavero (2), Aldaba (-), Serrano (1), Esteban Salinas (1), De la Salud (1), Renaud (2) eta Azkue (1).

36 - Liberbank Cuenca: Maciel; Baronetto (5), Montoro (4), Natan Suarez (4), Dutra (8) eta Sergio Lopez (1) -hasierako taldea- Ramirez, Doldan (2), Mendoza (-), Hugo Lopez (-), Moscariello (3), Ponciano (6), Nolasco (-), Oscar Rio (3, penaltiz 1), Eskericic (-) eta Taravilla (-).

Markagailua bost minutuero: 2-2, 4-5, 8-6, 11-11, 14-14 eta 18-17 (Atsedenaldia) 20-20, 21-24, 23-27, 26-29, 30-33 eta 33-36 (Amaiera).

Epaileak: Raluy eta Sabroso. Bi minutuz kanporatu dituzte Tesoriere (2) eta Rodrigo Salinas (Bidasoa Irun); Mendoza, Baronetto, Montoro eta Doldan (Liberbank Cuenca).

Bideoak (1)