Kiroljokoa
OlaizolaII-Begino faboritoak dira apustuetan
Erredakzioa
Asegarceko bikotea faborito nagusia txapela lortzeko, Barriola finalean ez dela egongo baieztatu ostean.
Igandean Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko den Binakako Txapelketaren apustuak erabat aldatu dira Barriolak bere lesioagatik ezin izango duelako jokatu eta LEP.M-k partidua atzeratzeari ezetz esan diolako. Joan zen astetik, iragarpenak nahiko parekatuta zeuden baina zertxobait gehiago Xala-Barriolaren alde. Orain, Iparraldekoak Beroizekin jokatuko duela jakinda, Kiroljokoako apustuak Olaizola- Beginoren aldekoak dira oso, %60ko aukerekin.
Kiroljokoak eskaintza berezia prestatu du igandeko finalerako, beraz, bikote irabazlera apustu egiteaz gain, zaletuek beste apustu deigarriak egin ditzakete, adibidez, zein bikotek egingo duen tantu gehien bere sakearekin edo zenbat tantutan utziko duen aurkaria bikote irabazleak.
Liga, emozioz beteta
Asteburua Binakako Txapelketarekin zirraraz betea badator, Liga ere tentsio osoz biziko dute gure taldeek. Realak igandean benetazko finala du Anoetan, Sportingi nahita ez irabazi behar diolako maila galtzeko zorian ez egoteko. Reyno de Navarran lehia gogorra biziko da Athletic eta Osasunaren artean, 3 puntuak oso baliotsuak baitira talde bientzat: Osasunak maila mantentzeko behar ditu eta Athleticek Europan egoteko.