Itxi

Uztailaren 22tik 28ra

Gasteiz, emakumezkoen teniseko munduko hiriburua izango da uztailean

Errtedakzioa

Leer en Castellano

Arabako hiriburuak World International Tennis txapelketa hartuko du, uztailaren 22tik 28ra artean.

World Tennis Tour Open Vitoria-Gasteiz txapelketaren aurkezpena. Argazkia: WTTO Vitoria-Gasteiz

World International Tennis txapelketa, lehen aldiz egingo da Gasteizen. Nazioarteko txapelketa hau WTA Munduko Zirkuiturako puntuagarria izango da, ITF-Nazioarteko Tenis Federazioaren ikuskaritzapean. Uztailaren 22tik 28ra artean egingo da, La Peña Vitoriana klubaren instalazioetan. Uztailaren 22tik 28ra bitartean jokatuko da txapelketaren lehen edizioa, zoru gogorreko lau pistatan. Banakako eta binakako txapelketak jokatuko dira.

Txapelketako irabazleek, 50 puntu lortuko dituzte WTA Zirkuituan. Txapeldunordeek, 30 puntu. Finalerdira iristen direnek, 18 puntu. Final-laurdenetara iristen direnek, 9 puntu. Final-zortzirenekoek, 5 puntu; Atariko fasera iristen direnek, puntu bat. Azkenengo atariko fasera heltzen direnek, puntu bat.

Banakako multzo nagusian 32 jokalari izango dira: Hamaazpi, zuzenean onartuak; sei, aurretiazko fasean sailkatuak; bost, ITFren sailkapena dutenentzat erreserbatuak, eta, lau 'wild card' bidez antolakuntzak gonbidatuak- Gonbidatuen artean egongo da Marta Garcia tenislaria. Banakako atariko fasean, 24 jokalari egongo dira: Hogei, zuzenean onartuak, eta, lau 'wild card' bidezkoak.

Binakakoan, 16 bikotek osatuko dute txapelketako multzo nagusia. Guztira, 31 partida jokatuko dira banakoen azken fasean, 18 partida banakakoko atariko fasean, eta 15 partida binakakoan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia den Estíbaliz Cantok, Igone Martinez de Luna diputatuak, txapelketaren kirol-zuzendaria den Unai Corujok, Peña Vitorianako kudeatzailea den Alejandro Botellak, eta Marta Garcia Arabako sailkapeneko lehen postuan dagoen eta ekitaldian parte hartuko duen tenislariak aurkeztu dute txapelketa astearte honetan.

150 tenislari

Mundu guztitik etorritako 16 eta 29 urte bitarteko 150 jokalari inguruk —WTA sailkapeneko 200. eta 700. postuetan daudenak— hartuko dute parte World Tennis Tour Vitoria-Gasteiz txapelketaren lehen edizioan, La Peña Vitoriana klubaren instalazioetan.

Horrelako nazioarteko tenis txapelketa sortuta, ekitaldi bakar eta berritzailea ezarri nahi da, kirol horren profesionalen eta zaleen arteko topagune bat sortzeko beharrezko diren baldintzak eskainiko baititu.