Zegama-Aizkorri 2019
Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, jaun eta jabe Zegama-Aizkorri lasterketan
Erredakzioa
Bi mendi lasterkariek aise nagusitu dira aurtengo Gipuzkoako maratoian. Jornetek Zegamako bere 9. garaipena lortu du; Dvergsdalek, aldiz, lehenengoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kilian Jornet eta Eli Anne Overgsdal izan dira 2019ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren garaileak. Sabadelleko mendi lasterketariak bere bederatzigarren garaipena lortu du lasterketa honetako gizonezkoen mailan, 3 h 52' 48''-ko denborarekin. Eli Anne Dvergsdalek, 4h 36' 03"-ko denborarekin, emakumezkoen mailako garaipena eskuratu du.
Jornetek bere nagusitasuna berretzi egin du euskal txapelketa handi honetan eta aise nagusitu egin da hasiera-hasieratik gizonezkoen mailan. Bartlomiej Przedwojewski poloniarrak, bigarren, eta Thibaut Baronian frantziarrak, hirugarren, podiuma osatu dute. Ander Iñarra izan da lehen euskalduna, 10. sailkatuta.
Emakumezkoen mailan, Elie Anne Dvergsdal izan da garaile. Suediarraren kasuan ere, aise irabazi egin du lasterketa; izan ere, +11' 26'' aldearekin lortu baitu garaipena. Oihana Kortazar bosgarren sailkatu da, euskaldunen artean hoberena.