Boxeoa
Lejarraga eta Gago Bilbao Arenako ring-ean izango dira
Erredakzioa
Bilboko pabiloiak Kerman Lejarragaren itzulera eta Europako luma pisuko txapelketa jokoan izan den Andoni Gagoren borroka hartu du, ekainaren 8an.
Bilbao Arenak Andoni Gago eta Jesus Sanchezen arteko borroka hartuko du, Europako luma pisuko txapelketa jokoan, ekainaren 8an, 22:00etatik aurrera. Horrekin batera, Kerman Lejarragaren itzuleraren borroka hartuko du ere, martxoaren 30ean David Avanesyanen aurka galdu zuenetik ez baitzuen Bilbon gehiago borrokatu.
Otxarkoagako boxealariak (21-3-3, 6 KO) jaberik gabe dagoen Europako luma pisuko txapelketa irabazteko borrokatu egingo du, Jesus Sanchezen (21-1, 3 KO) madrildarraren aurka. Izan ere, Kiko Martinezek Gagoren aurka borrokatzeari uki egin baitzion.
Bestalde, 'El revolver' Lejarragak (27-1, 22 KO) Luis Solis (25-9-4, 21 KO) mexikarraren aurka borrokatuko du, welter pisuko mailan. Bilbotarra Bilbao Arenako ring-era bueltatuko da David Avanesyan errusiarraren aurka welter pisuko txapelketa galdu zuenetik, martxoaren 30ean.
Gainera, aipatutako borroka handiez gain, ekainak 8ko ekitaldian beste zenbai borroka izango dira:
- Jose Luis Garbey vs Leopoldo Loya
- Saul Luna vs Eduardo Cobos
- Isaac Real vs David Makaradze
- Naira Olmedo vs TBA
- Alvaro Tierno vs Misael Zeledon
- Juan Jesus Antunez vs Eli Zeledon
- Santiago Venegas vs Carlos Gamella.