Jon Lopezen eskutik
Waterpoloa: Leioa emakumezkoen taldeak Lehen Mailara igotzea lortu du
A.B.
Erredakzioa
Jon Lopezek zuzentzen duen taldeak igoera faseko bi partidak irabazi ditu eta maila gorenera igotzea lortu du.
Leioa I.T. taldeak emakumezkoen waterpoloko Lehen Mailara igotzea lortu du igoera faseko bi partidak irabazita. Iragan urtean igo eta ezin izan zioten mailari eutsi. Denboraldi bat beheragoko mailan emanda berriro igo da maila gorenera Jon Lopez entrenatzaileak zuzentzen duen taldea.
Leioak aurkaria jipoitu zuen larunbatean jokatu zen igoera faseko lehen partidan. Jon lopezen neskek 25-4 irabazi zioten C.W. Castellori. Beste partidan, C.N. San Vicentek 3-15 irabazi zion A.D.N. Maristasi.
Igoera fasean protagonismoa izan dute Leioako neskek eta banakako sariak ere jaso dituzte: Vanesa Freirek igoera faseko jokalari onenaren saria jaso du eta Leire Sarasola izan da txapelketako golegile nagusia.&' || 'nbsp;Leioako jokalaria den Jone Xmeinen lana ere azpimarragarria izan da igoera fase honetan.
Ondorioz, igandean Leioak eta C.N. San Vicentek neurtu zituzten indarrak. Irabazleak Lehen Mailara igotzea zuen saritzat. Jon Lopezek zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan zen partida guztian zehar eta 7-1eko azken emaitzarekin garaipena eta Lehen Mailara igotzea lortu zuten.
Ceutan jokatutako beste igoera fasea CN Caballak irabazi zuen eta talde hau izango da datorren denboraldian Lehen Mailan Leoia I.T. taldearekin batera.