Itxi

Boxeoa

Jon Fernandez, Europar Batasuneko superluma pisuko txapelduna

Erredakzioa

Leer en Castellano

Etxebarriko boxeolariak 20 segundo bakarrik behar izan ditu Tuomo Eronen finlandiarra lurrera bota eta jaberik gabe zegoen Europako gerrikoa eskuratzeko.

Jon Fernandez. Argazkia: Euskobox

Jon Fernandez bizkaitarra superluma pisuko Europar Batasuneko txapeldun berria da, Tuomo Eronen finlandarra KOz garaitu ostean. Borrokak 20 segundo eskas iraun zuen.

Eronenek guardia altuarekin hasi zuen borroka eta Etxebarriko boxeolaria haren defentsa zabaltzen saiatu zen, ezkerreko kako-kolpeen bitartez.

Finlandiarra bizkaitarraren erasoetatik alde egiten saiatu zen; baina, sabelaldean jasotako eskumako kako-kolpe baten ondorioz, Tuomo Eronen lurrera jauzi zen.

Epaileak KOz eman zion garaipena Jon Fernandezi, zeinak 20 segundo eskas iraun zuen borrokan.

Horrenbestez, Tuomo Eronenek bere bigarren porrota izan zuen KOz. Jon Fernandezek, aldiz, 18. garaipena lortu zuen profesional mailan.


Albisteak (2)