Kirojokoa
Athletic, bostgarren postuaren bila
Erredakzioa
Zurigorriek maila mantentzea ia ziurtatua duen Levante hartuko dute larunbatean eta Reala Mestallatik puntuak ateratzen saiatuko da larri dabilen Valentziaren aurka.
Reala Valentziako ur nahasietan arrantzan egiten saiatuko da, izan ere, Unai Emeryren taldearen azken bi porrotek giro txarra ekarri dute bere ingurunera. Realak, ordea, morala goi goian dauka Bartzelonari irabazi ostean eta larritasun gutxiagorekin jokatuko du Mestallan larunbatean. Kiroljokoako apustuek Valentzia ematen dute faboritotzat baina apustularien %35ak uste du txuriurdinek punturen bat ateratzeko gai izango direla.
Athleticek larunbatean Levante hartuko du, bigarren itzuli ona egiten ari den taldea eta dagoeneko maila mantentzea ia ziurtatua duena. Zurigorriek Europa Leagueko postuetako borrokan dihardute eta garaipena beharrezkoa dute bostgarren postua berreskuratzen saiatzeko. Kiroljokoako apustulariak baikorrak dira eta %58ko aukera ematen diote Athleticen garaipenari.
Eskuz Banakako txapelketa
Asteburu honetan txapela lortzeko hautagai nagusietako bat hasiko da lehian, Binakako Txapelketako finalista izan zen Xala, hain zuzen ere. Azkainekoak Retegi BI izango du aurkari igandean Eibarko Astelenan eta Kiroljokoako apustulariek bere alde egiten dute, irabazteko %70ko aukera emanez. Larunbatean Olaizola I eta Idoate neurtuko dira Iruñako Labriten. Azken honek Gonzalez kaleratu zuen aurreko asteburuan eta txapelketako sorpresa izaten ari da. Kiroljokoako apustulariak ere alde ditu, irabazteko %60ko aukera ematen diote eta.