Itxi

Piraguimosko Mundialak

Iñigo Peñak zilarrezko domina eskuratu du K2 1000 mailan, Cubelosekin batera

Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskal piraguistak bikotea osatu du Paco Cubelosekin eta bigarren izan dira finalean. Gainera, Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek zilarrezko domina eskuratu dute 2019ko Piraguismoko Munduko Txapelketan (Szeged, Hungaria), K2 1000 mailan. Max Hoffek eta Jacob Schopfek osatutako Alemaniako bikoteak soilik gainditu du Cubelos-Peña bikotea.

Iñigo Peña eta Paco Cubelos urrezko domina lortzetik 1,26 segundora geratu dira, 3 minutu, 21 segundo eta 79 zentesimako marka eginda. Gainera, Peñak eta Cubelosek 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela erdietsi dute.

Cyrille Carre eta Etienne Hubert Frantziako bikoteak eskuratu du brontzezko domina.

Albisteak (2)

Bideoak (1)