AEBko Irekia
Nadalek finalerdietarako txartela lortu du
6-4, 7-5 eta 6-2 gainditu du Schwartzman eta Matteo Berrettinirekin neurtuko ditu indarrak finalerdietan.
Rafa Nadalek ez zuen huts egin Roger Federerrek eta Novan Djokovicek egin zuten bezala eta AEBko irabazteko hautagai nagusiena da orain
Espainiarrak 6-4, 7-5 eta 6-2 gainditu zuen Diego Schwartzman Arthur Ashe Stadiumeko pistan eta garaipen horrekin Ameriketako Estatu Batuetako Irekiko finalerdietarako sailkatzen den zortzigarren aldia lortu du.
Finalerdietan izango duen aurkaria Matteo Berrettini izango da. 23 urteko italiarra maila handian jokatzen ari da eta final-laurdenetan Gael Monfils frantziarra gainditu zuen 3-6, 6-3, 6-2, 3-6 eta 7-6 (5).