Lhotse media jaisterakoan
Juanito Oiarzabalek kolapso bat jasan du nekeagatik
Erredakzioa
Medikuen laguntza jaso ostean mendizale arabarrak bizi-konstanteak errekuperatu ditu.
Iragan larunbatean Lhotse mendiko tontorrera igo ostean Juanito Oiarzablek sustua eman du laugarren kanpamendu basera jaisterakoan. Kolapsoa jasan zuen nekeagatik eta esku-ohean eraman behar izan zuten jaitsierako azken txanpan.
Kanpamendura iristean medikuek aztertu zuten eta hauen atentzioak jaso ostean bizi-konstanteak errekuperatu zituen. Badirudi, pixkanaka hobeto aurkitzen dela mendizale arabarra.